Inicio » Idiomas » Euskera » Egun batzuetan itxita egongo da Mikel Laboa pasabidea, mantentze lanak direla eta
Donostiako Udala

Egun batzuetan itxita egongo da Mikel Laboa pasabidea, mantentze lanak direla eta

Mikel Laboa oinezkoen pasabidea, Loiolako Erriberak eta Cristina Enea parkea lotzen dituena, itxita egongo da datorren asteko egun batzuetan, mantentze

Irudia: Santiago Farizano

Mikel Laboa oinezkoen pasabidea, Loiolako Erriberak eta Cristina Enea parkea lotzen dituena, itxita egongo da datorren asteko egun batzuetan, mantentze lanak direla eta.

Zehazki, lan hauek dira egin beharrekoak: produktu desinkrustatzaile bat aplikatu, zurezko zoruan oinezkoak ez irristatzeko produktu bat eman, eta pasabideko zokoetan dauden hondakinak kendu.

Lan horiek direla eta, pasabidea erabat itxi behar da, produktuek eta egin beharreko lanek oinezkoei trabarik egin ez diezaieten. Pasabidea datorren astelehenean, hilak 15, itxiko dute, eta gutxienez lau lanegunez egongo da hala, betiere eguraldiaren arabera. Horren berri emateko, informazio panelak jarri dira pasabidearen punta bakoitzean.

Horrez gain, auzoko bizilagun elkarteak ere jakinaren gainean jarri dira.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa