EGOk perkusio-kontzertua eskainiko du urtarrilaren 3an, ostiralean, 11:00etan, Tabakalerako Kutxa Fundazioa Plazan. Familiei zuzendutako jarduera izango da, eta EGOko perkusio atala izango da kontzertuaren muina.
«Bidaia musikala EGOren perkusio sailaren eskutik» izenburupean, kontzertu honek hainbat estilo eta kulturatan zehar soinu-ibilbidea egiteko aukera emateaz gain, orkestra sinfoniko baten perkusio instrumentuen aberastasuna eta moldakortasuna ezagutzeko aukera ere eskaintzen du.
Musikaz gozatzeaz gain, publikoak hurbilagotik ezagutu ahal izango ditu, besteak beste, danborra, marinba edo tinbalak, eta horri esker, instrumentu bakoitzak orkestra baten soinu-unibertsoari egiten dion ekarpena nolakoa den ulertu ahal izango du.
Proposamen hau oso entretenigarria izatea espero dugu; erritmo, kolore eta soinu biziz betetako mundu batean murgildu nahi duten familia eta musikazaleentzat aproposa.
Programa:
STEVE REICH: Egurrezko piezetarako musika
CHARPENTIER: Te Deum
VIVALDI: Concerto grosso la minorren
HÄNDEL: Su artifizial errealetarako musika
ANTHONY J. CIRONE: 4/4 for Four
HANS-GÜNTER BRODMANN: Greetings to Hermann
Musikariak:
Oier Cáceres Calzada
Manex Gorostegi Arostegi
Francisco Villanueva Gutiérrez
Aitor Zabala Urrestarazu
Aitor Álvarez Romo
Javier Castaño Mesa
Luis Diego Redondo Hernández
Data eta ordua: urtarrilak 3, ostirala (11:00)
Tokia: Kutxa Fundazioa Plaza
Andre Zigarrogileen Plaza 1 – Tabakalera, 4. solairua
20012 Donostia
*Doako sarrera
Deja un comentario