Inicio » Idiomas » Euskera » EGOk 28 musikarirekin berritzen du 2024ko plantilla

EGOk 28 musikarirekin berritzen du 2024ko plantilla

Nahiz eta hautatutako gazte gehienek Musikenen ikasi, nabarmentzekoa da kontserbatoriotako ikasleen presentziaren gorakada

Ia 200 gazte aurkeztu dira entzunaldietara Euskal Herriko Gazte Orkestrak hutsik dituen 28 plazetako bat lortzeko. Izena eman dutenen kopurua aurreko urtekoen antzerakoa da, EGO gazte orkestren artean erreferentziazko formazioa dela berresten duelarik.

Entzunaldiak modu telematikoan egin dira, bideo bidalketaren bitartez, orkestra profesionalen munduan geroz eta egonkortuagoa dagoen tendentzia. Aurkeztutako materiala musikari adituek osatutako instrumentu ezberdinetako epaimahaiak aztertu du eta horiek guztiak, euskal formazio gaztearen zuzendari artistiko den Rubén Gimenoren lidergopean egin dira.

Orkestrako zuzendari artistikoa pozik azaldu da entzunaldietako emaitzekin; “instrumentisten batezbesteko maila altua aipatu nahiko nuke, aurreko urteetakoaren oso antzekoa. Gainera, bidalitako bideoetan, heldutasun handiko musikari geroz eta gazteago kopuruak gora egin duela antzeman daitezke” gaineratu du Gimeno maisuak. Bestalde, “ordezko bezala gelditu diren gazteek ere, maila tekniko eta musikala azaldu dute”.

Entzunaldietako hainbat datu esanguratsu

28 gazte aukeratu dira titular ( 11 emakumezko eta 17 gizonezko) eta 60 ordezko gisa (28 emakumezko eta 32 gizonezko). Aukeratuak izan diren gazteen %60 inguru, EAE eta Nafarroako erkidegotik datoz, Musikene izanik ekarpen handiena egiten duen ikastetxea.

Era berean, aurten, kontserbatorio profesionaletik heldu diren eta titular-plaza bat lortu duten gazteen kopurua nabarmendu nahi dugu, handitzen doan zenbakia baita eta zuzendari titularrak adierazi duen bezala heldutasuna eta kalitate goiztiarra erakusten du. Hala, nahiz eta EGOko kide izateko adin-muga 25 urtekoa izan, musikarien batez besteko adina 19 urtekoa da.

Azpimarragarria da, halaber, Universitat Mozarteum Salzburg edo Conservatorium van Amsterdam bezalako nazioarteko erreferentzia-zentroetan ikasten ari diren musikari gazteen parte-hartzea, baita Gustav Mahler Jugendorchester, la Schleswig – Holstein Orchestra, JONDE edo EUYO bezalako erreferentziazko orkestrak osatzen dituztenena ere.

Behin entzunaldiak itxita, aurtengo jarduerak buru belarri prestatzen ari da EGOko antolakuntza. Gogora dezagun EGO, Eusko Jaurlaritzaren proiektu kultural estrategikoa dela eta sorreratik, 1997tik hona, BBK, KUTXA eta VITAL Fundazioen babesa jaso duela.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa