Inicio » Idiomas » Euskera » Egiteko modu berri bat, egiteko leku berrian Eusko Ikaskuntzarentzat

Egiteko modu berri bat, egiteko leku berrian Eusko Ikaskuntzarentzat

Instituzioetako ordezkariak eta erakundeetako lehendakari ohiak egoitza berriaren inaugurazio ekitaldian parte hartu dute

Eusko Ikaskuntzak estreinuz jantzi da gaur, Donostiako Bergara kaleko 19. zenbakian dituen bulego berriak ezagutzara emateko. Izan ere, erakundearen egoitza nagusia izango da aurrerantzean, azken urteetan Miramar Jauregian hartutako espazioa
atzean utzi duelarik eta 106 urteko ibiltaritzaren ondoren.

Erabat berritutako lokalak 250m2 azalera hartzen du, bi solairuetan banatuta eta, bertan, lan egiten dute 10 pertsonek, topaketak eta bilerak egiteko espazioa dagoelarik. Honekin batera, Euskal Herriko hiriburu guztietan duen presentzia zaintzen jarraituko du, hots, Donostian ez ezik, Gasteizen, Bilbon, Iruñean eta Baionan dituenekin batera.

Inaugurazio ekitaldian Ana Urkiza lehendakariak hartu du hitza Eneko Goia alkatearekin batera eta, eurekin ere, bertan izan dira, besteak beste,
Eusko Ikaskuntzaren Gipuzkoako ordezkariak Manu Olariaga eta Josemanuel Bujanda; Iñaki Zabaleta, erakundeko idazkari nagusia; Yosu Arraiz, Gipuzkoako Foru Aldundiko kontseilukidea; Joseba K. Pérez de Heredia Arabako Foru Aldundiko kontseilukidea; Javier Arakama Nafarroako Gobernuko kontseilukidea; eta Javier Retegi eta Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzaren lehendakari ohiak (lehenengoak, 2002-2008 epealdian eta bigarrenak, 2012-2020 bitartean).

Ana Urkiza lehendakariaren ustez “egoitza berri hau aldaketa bat suposatzen du: ez bakarrik itxura gaurkotu eta modernoagatik, baizik
eta asmoetan ere agerikoa delako kalera irekitzen garela. Irisgarriagoak gara orain: topaleku eta lanerako gunea izan nahi dugu, sinergiak
bultzatu eta elkarlanerako aukerak biderkatuko dituena bazkide zein eragileengandik gertuago gaudelarik” azpimarratu du. Gainera, leku
propioa izateak “aspaldiko nahia izan da Eusko Ikaskuntzarentzat egoitza propioa kudeatu eta azken agintaldietako zuzendaritzetan
presente egon den beharra”, gehitu du Urkizak.

Eneko Goia alkateak, aldiz, “Donostiaren erdigunean Eusko Ikaskuntza izatea ohore bat da, jakintza eta pentsamendurako ezinbestekoa da” adierazi du.

Bidean, egoitza desberdinak

Eusko Ikaskuntza 1918an sortu zenetik bere bosgarren egoitza nagusia da Bergara kaleko hau. Lehen etapan, Gerra Zibila hasi arte, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregian egon zen. 1978an berrezarri ondoren, bulegoak izan zituen Txurruka kaleko 7an (1982-1987), Legazpi kaleko 10ean (1987-1994) eta Miramar jauregian (1994-2023). Azken hamabost hilabeteotan, erakundeak Donostian (Foruen pasealekua) eta Usurbilen (Txikierdi poligonoa) dituen lokal osagarrietan jarraitu du jardunean, behin-behinean.

Behin betikoa izan zitekeen kokagune batean finkatzeko proiektua Eusko Ikaskuntzaren ondoz ondoko zuzendaritzek ukitu zuten aspaldidanik, jasotako proposamen ezberdinak mamitu gabe. Azkenik, 2022ko uztailean, Bazkideen Batzar Nagusiak onartu zuen gaurtikaurrera ‘Asmoz ta Jakitez’ (pentsamenduaren eta jakintzaren alde) leloa duen erakundearen eragiketa-zentroa izango den erakundera lekualdatzea.

Lekua ezagutzeko, ate irekiak

Azkenik, erakundeak lokala erakusteko ate irekiak iragarri ditu. Aste osoan zehar, alegia, hilaren 23tik 26ra ate irekiak antolatu dituzte. Asteazkenetik ostiralera 16:00etatik 18:00etara bitartean, eta larunbatean goizeko 10:00etatik 13:00etara.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa