Inicio » Idiomas » Euskera » Eduardo Chillidaren «Gernikako hilarria II» eskultura, San Telmon

Eduardo Chillidaren «Gernikako hilarria II» eskultura, San Telmon

Gaur goizetik, Eduardo Chillidaren “Gernikako Hilarria II” obrarekin gozatu daiteke San Telmo museoan, orain 20 urte baino lehenagotik piezaren jabea

Gaur goizetik, Eduardo Chillidaren “Gernikako Hilarria II” obrarekin gozatu daiteke San Telmo museoan, orain 20 urte baino lehenagotik piezaren jabea den Carreras Múgica Galeriako Pedro Carrerasek eta Ignacio Múgicak egindako gordailuari esker. Obra 1987ko 144x41x36 cm-ko aloña altzairuzko eskultura bat da eta urte hauetan hainbat tokitan jarri da erakusgai, hala nola Missouri, Bilbo eta New Yorken.

“Gernikako Hilarria II” obra artistak egindako 69 hilarrietako bat da, Klaustroko lorategian ezarri dute eta museoaren diskurtsoarekin ezin hobeto uztartzen da. Aloña altzairuz egindako obra Chillida Lekurekin elkarlanean zaharberritu eta ezarri da.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete
Didoe