Datorren larunbatean, martxoaren 16an, Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak antolatzen duen bigarren eskuko DONOSTIATRUK azoka egingo da Tabakalerako barruko plazan 10:00etatik 14:00etara.
Bigarren eskuko azokak etxeko artikuluei beste erabilera bat eman nahi die, hondakin bihurtu aurretik. Gainera, horietatik onura ekonomikoren bat lor daiteke (arropa, liburuak, jostailuak, etab.), baita modu merkeagoan eskuratu ere.
Azokan ingurumenari buruzko sentsibilizazio- eta kontzientziazio-jarduerak egingo dira, eta erosketaren bat egiten duten pertsonen artean bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozketatuko da Antiguako Orburu jatetxe begetarianoan.
Donostiatruk online
DONOSTIATRUKek sarean bertsioa du, norbanakoen artean bigarren eskuko objektuen erosketa/salmenta errazteko. Beraz, nahi baduzu bertan iragarkia jarri, objektuak saltzeko.
Deja un comentario