Donostian erroldaturik dauden eta 16 urte baino gehiago dituzten pertsonek Urrezko Danborraren 2019ko irabazlea nor izango den bozkatu dezakete gaurtik hurrengo igandera arte, abenduak 16. Udaleko web-orria erabiliz (http://www.donostia.eus/ataria/es/web/donostiakin/herritarren-aukera) eman dezakete botoa, baita herritarren arretarako udal guneetan ere (Partaidetza Zerbitzuak eta Udalinforen bulegoak: Altza, Easo, Morlans eta udaletxean bertan).
Orain dela egun gutxi, Udaleko Bozeramaileen Batzordeak azken bost hautagaiak nortzuk izango ziren erabaki zuen, hiritarrek iradoki zituzten ia ehun izenen artean:
Esther Ferrer (Donostia, 1937), artista.
Dolores Redondo (Donostia, 1969), idazlea
Alicia Amatriain (Donostia, 1980), dantzaria.
Rosa García (Madril, 1948), Kaleratzeak Stop-Gipuzkoaren bozeramailea.
Ane Gabarain (Donostia, 1963), antzezlea.
Saria 1967 urtean jaio zen, baino orain arte bakarrik zazpi emakumek lortu dute. 2019 urtekoa neska izango dela argi dago. Urtero bezala, urtarrilaren 20ean emango diote danborra irabazteari.
Deja un comentario