Mali eta Gineako 46 etorkin iritsi ziren atzo Donostiako autobus geltokira eta datorren orduetan, migratzaile guztiak elkarrizketatuko dituzte bakoitzaren egoeraren berri izan eta ahal duten neurrian laguntza eskaintzeko. Ikertzen ari dira nork bidali zituen eta zergatik utzi zituzten bertan. Gurutzeko Gorriak Donostiako Udalarekin eta Gipuzkoako Aldundiarekin elkarlanean harrera egin zien, baina koordinazio akatsak egon ziren.
Eneko Goia alkateak egoeraren berri eman du gaur eta adierazi duenez, “gaua ondo pasa dute eta osasun ona dute”. Egingo dizkieten elkarrizketen ondorioz alkateak espero du migratzaileen identitate eta intentzioei buruz informazio gehiago izatea (hasiera batean 45 Malikoak dira eta beste bat Gineatarra da, baina azken kasu hau ez dute oraindik konfirmatu).
Gertatu denaren aurreran Goiak esan du Udalak dituen baliabide eta aukeren arabera jokatuko duela eta ez du ezer esan instituzio ezberdinen artean egon den koordinazio akatsei buruz.
Deja un comentario