Datorren ekainaren 15ean eta 16an, Bertako Produktuen Eguna egingo da Donostian, Alkateordetzak eta Donostiako Sustapenaren Guztiona Klusterrak antolatuta. 50 erakundek parte hartuko dute eta karpa handi bat jarriko da Donostiako Boulevard-ean merkatu batekin.
“Bertako Produktuen Eguna ekimen berritzailea da, herritarren artean tokiko produktuen kontsumoa izaten ari den goren mailari erantzuteko asmoarekin antolatua. Egun hori egiteko erabakia agente eta erakunde askoren arteko lankidetzaren ondorioa da, elikadura osasungarriari eta iraunkorrari balioa emateaz gain, eredu horretan nabarmentzen baitira; hala nola, ikastetxeak, merkatuak, ekoizleak, banaketa-kateak, saltokiak, hotelak eta ostalaritzako establezimenduak. Guztiei gure eskerrak ekitaldia antolatzen inplikatzeagatik», adierazi du Ernesto Gasco Alkateordeak.
Aldi berean, tokiko produktuak egongo dira Bretxako eta San Martingo Merkatuetan eta hiriko saltoki ezberdinetan; egun horretan, beren eskaintza nabarmenduko dute dastatzeak, eskola-bisitak, showcookinga, musika… bezalako jarduera ezberdinekin.
Ostiralean, hilaren 15ean, hiriko ikastetxe eta ikastola ezberdinek (Zurriola Ikastola, Loreka haurreskola, Zuloaga haurreskola, María Auxiliadora ikastetxea, María Reina ikastetxea, English School eta Mary Ward ikastetxea) beren jantokietan soilik tokiko produktuekin prestatutako menua emango dute. Bestalde, tabernek, jatetxeek eta hotelek tokiko produktuei balioa emango diete pintxo-poteen, gosarien eta produktu-sorten erakusketa eta zozketen bitartez.
Jardunaldia osatzeko, tailerrak antolatuko dira gastronomiako profesionalentzat, hitzaldiak ere egongo dira, 4 €-ko opari-txartelak (ostiralean, hilaren 15ean, jaso ahal izango dira Gipuzkoa plazako Puntu Dendan, 11:00etatik 18:00etara) merkatuan trukatzeko eta espresuki diseinaturiko oihalezko poltsa banatuko da bezperan Puntu Dendan nahiz Donostiako Sustapenaren stand-an, karpan bertan. San Martin eta Bretxako merkatuek ere bat egingo dute ekimenarekin, eta egun horietan burutzeko jarduera ezberdinak antolatuko dituzte.
Deja un comentario