Planetaren Ordua mundu osoan egiten den ekitaldi bat da, eta World Wide Fund for Nature (WWF) erakundeak sustatzen du. Urtero egiten da, martxoan, eta nahita argiak itzaltzean datza; administrazioei, etxeei eta enpresei argiak eta bestelako tresna elektrikoak ordubetez itzaltzeko eskatzen dizkiete antolatzaileek. Ekintza sinboliko honen bidez, gizartea kontzientziatu nahi dute klima aldaketa antropogenikoaren aurka.
Berriro ere, Donostiako Udalak parte hartuko du ekimen honetan. Oraingoan, bihar martxoaren 30eko 20.30tik 21.30ra izango da itzalaldia. Ordubetez, besteak beste, argiak itzalita egongo dira Udaletxean, badian, uhartean, Urgullen, Miramar jauregian nahiz Artzain Ona, Santa Maria, San Bizente, San Telmo eta Katalunia plazako San Inazio elizetan. Ane Oyarbide Ingurumen zinegotziak herritarrak animatzen ditu parte hartzera, etxebizitzetako argiak 20.30tik 21.30ra itzaliz.
Planetaren Ordua Australiako Sydney hirian asmatu zuten 2007 urtean. Gero eta udalerri gehiagok egiten dute bat ingurumena babesteko ekimenekin (milaka, mundu osoan), monumentu ezagunak itzaliz. Hala ere, diote adituek, sinboloak garrantzitsuak diren arren, borroka hau eguneroko lana da.
Deja un comentario