Pasa den asteburuan, larunbatean, gizonezko baten atxiloketa gertatu zen Donostian, sexu-abusuak leporatzen zizkiotelarik. Eraso matxista horren aurrean, hiriko Udalak adierazpen instituzional bat atera du, talde politiko guztiek sinatutakoa.
Honen arabera, Udalak “erabateko irmotasunez” gaitzesten du “gure bizilagunak jasandako erasoa”. Era berean, “babesa eta elkartasuna adierazi nahi dio eraso tamalgarri hau jaso duen pertsonari, bai eta bere familia eta hurbileko ingurukoei ere”. Udalak emakumezkoari eskainiko dizkio nahi dituen arreta guztiak, eta behar dituen babes juridiko, soziala eta psikologikoa.
Gainera, Udalak gaitzespena adierazteko hirian egiten diren deialdiekin “bat egiten du”. Izan ere, “mota honetako erasoak gure gizartean oraindik nagusi diren indarkeria matxistaren eta genero desberdintasuneko jarreren adierazpenik higuingarrienak dira”.
Deja un comentario