Inicio » Idiomas » Euskera » Donostiako taxiak batezbesteko %2a igoko dira 2019 urtean

Donostiako taxiak batezbesteko %2a igoko dira 2019 urtean

Ibilitako kilometroaren eta itxaron orduaren gaineko taxien tarifak %2 handituko dira batezbesteko hurrengo urtean, Donostiako Udaleko Gobernu Batzordeak onartu duenez.

Imagen de una empresa de taxis en Donostia. Foto: Taxidonosti

Ibilitako kilometroaren eta itxaron orduaren gaineko taxien tarifak %2 handituko dira batezbesteko hurrengo urtean, Donostiako Udaleko Gobernu Batzordeak onartu duenez. Eneko Goia alkateak esan duen bezala, aldaketa hauek «hirian zerbitzu ematen duten bi taxi-elkarteekin adostuta daude». Aldatuko ez direnak gutxieneko tarifak izango dira.

2019rako prezioak hauek dira: astegunetan 7.00tik 22.00ra ibilitako kilometro bakoitzeko 0,72euro, eta itxaron ordu bakoitzeko 21,02 euro ordainduko dira; astegunetan 22.00tik 7.00ra eta larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan kilometro bakoitzeko 1,12 euro eta itxaron ordu bakoitzeko 28,03 euro ordainduko dira; eta ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan 22.00tik hurrengo larunbateko, igandeko edo jaieguneko 7.00ra kilometro bakoitzeko 1,16 euro eta itxaron ordu bakoitzeko 29,01 euro ordainduko dira. 

Gutxieneko tarifa, bere aldetik, mantenduko da: 5,32 euro astegunetan 7.00tik 22.00ra; astegunetan 22.00tik 7.00ra eta larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan 6,18 euro; eta  6,19 euro ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan 22.00tik hurrengo larunbateko, igandeko edo jaieguneko 7.00ra arte.

Kasu guztietan, gutxieneko tarifan sartuko dira lehendabiziko bost minutuak edo 1.600 metroak.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa