Inicio » Idiomas » Euskera » Donostiako San Silvestre lasterketa, 2018 urteari kirol eginez agur esateko!

Donostiako San Silvestre lasterketa, 2018 urteari kirol eginez agur esateko!

San Silvestre Donostiarrak bere 34. edizioa ospatuko du aurten, abenduaren 31an 16.00etan, eta laster gainditu du 3.000 inskribaturen langa. 2017an

Donostiako San Silvestre lasterketa. Irudia: Santiago Farizano.

San Silvestre Donostiarrak bere 34. edizioa ospatuko du aurten, abenduaren 31an 16.00etan, eta laster gainditu du 3.000 inskribaturen langa. 2017an bezala, gehienez 4.500 lasterkari onartuko dira. Azken urteotan egin den moduan, lasterketaren webaren bidez egiten da izen-ematea. Ordaindu beharrekoa aldatzen da egunaren arabera: abenduak 28a arte, 12 euro; eta abenduko 29tik 30ra arte, 17 euro. 

Dortsalak Amara kaleko frontoian jasoko dira, abenduaren 29an eta 30an (larunbata eta igandea), 11.00-19.30
ordutegiaren barruan. Lasterketaren egunean ezin izango da inskribatu. Arropa-jasotzea 13.00etatik aurrera hasiko da Easo plazan. Eguraldi txarreko iragarpena izanez gero, zerbitzu hau frontoian eskainiko da.

Esan bezala, lasterketa 16.00etan hasiko da, Easo enparantzatik abiatu eta Zubieta kaletik eta Mirakontxa pasealekutik Antigua auzorantz joango da errepidez, eta, tunela zeharkatu ondoren, Satrustegi eta Eduardo Chillida pasealekuetatik Ondarreta hondartzara iritsiko da.

Handik, ohiko ibilbidea hartuko da, Ondarretako eta Kontxako pasealekuak zeharkatuz. Argazkirik ikusgarrienak Parte Zaharrean hartu ahal izango dira, eta Portaletatik sartuko da lasterketa auzo horretara. Santa Mariaren parean DJ bat izango da, lasterkariak animatzeko.

Iaz bezala, lasterketa Gros auzora iristean, Kursaaleko kuboen ondoan egingo da itzulera Bulebarrerantz, eta
Easo plazan amaituko da lasterketa. Plazan freskagarriak eta fruta eskainiko zaizkie parte-hartzaileei.
Kontxako kabinak erabiltzeko aukera izango da, dortsalaren zenbakia erabiliz.

Sariak
– Txapela, gizonezkoen eta emakumezkoen kategorietan garaile gertatzen direnentzat.

– Bi kategoria horietako lehenengo hirurek gabonetako opari bat eta Super Amaran erosteko txartelak jasoko dituzte. Laugarrenak eta bostgarrenak, aldiz, txartela hartuko dute bakarrik.

– Eta lasterkarien artean mozorrorik hoberena daramank Gabonetako saski bat irabaziko du ere.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa