Donostian erroladatuta dauden langabeek doako euskara-ikastaroak egin ahal izango dituzte 2020ko udazkenean. Izena emateko epea irailaren 1ean, asteartean, hasiko da, irailaren 22ra arte, baina baldintza bakarra izango da izena ematerakoan langabezian egotea. Ikastaroen hasiera urriaren 9an izango da, eta abenduaren 4an amaituko da. Bertaratzea nahitaezkoa izango da.
Izen-ematea hiriko edozein euskategi homologatutan edo Donostiako Udalaren webgunean egin ahal izango da. Ikastaroek 120 irakastordu izango dituzte, hiru orde egunero, astelehenetik ostilarera, 10.30etik 13.45era, eta ordu laurdeneko atsedenaldia izango dute.
Ekimen honek jasotzen du, batetik, euskalduntzea indartzea eta, bestetik, egoera ekonomiko txarrenean daudenei euskara ikasteko aukera ematea. «Behar handiena dutenei erraztasunak eman behar zaizkie, baita euskara sustatzeko garaian ere. Langabeek, euskara ikasten badute, etorkizunean lanerako aukera gehiago izatea espero dugu», adierazi du Jon Insaustik, Kultura eta Euskarako zinegotzi ordezkariak.
Lehengo urtean 110 lagunek parte hartu zuten, «doako ikastaro horiek jaso eta gero, horietako ikasle batzuk euskara ikasten jarraitu zuten, motibatuta aritu diren eta euskara gaitasunean aurrera egin duten seinale», gaineratu du Jon Insaustik.
Deja un comentario