Donostiako Udalak bere Gizarte Zerbitzuekin hitzordua adosteko bide berria ireki du: Interneten bidez egitea. Orain arte, bere profesionalekin kontaktatzeko bi aukera zeuden bakarrik: telefonoz deitzea edo Gizarte Zerbitzugunetara hurbiltzea. Telefonoz egiten diren hitzordu eskaerak ugari dira eta, zeharka, telefono bidezko arreta ere hobetuko dela uste du Udalak.
2017 urtean, 97.785 telefono dei jaso ziren Gizarte Zerbitzuguneetan, horietako asko eta asko zegokion profesionalarekin hitzordua hartzeko izan zirelarik.
Gizarte Ekintzako zinegotzia den Aitziber San Romanek helburua zerbitzu hauetara jotzeko era «hobetzea eta arintzea» dela azpimarratu du. Horrela, Udalak Interneten bidez izapide gehiago egiteko aukera zabaltzen du pauso honekin. Egin daitezkeen beste batzuk hauexek dira: errolda agiria eskatzea, Udalari bidalitako agiriak erregistratzea, salaketak eta ordainketak egitea…
Deja un comentario