Txikienen segurtasuna eta ongizatean pentsatuz, DYAk, seigarrenez, Donostiako Aste Nagusian zehar kanpaina berezi bat izango du martxan non txikienak identifikatu ahal izateko eskumuturrekoak oparituko diren.
Hauetan haurraren izena idatzi daiteke eta baita heldu baten telefono zenbakia ere behar izanez gero familia topatu ahal izateko.
Eskumuturra lortu ahal izateko nahikoa da banaketa egingo den honako egunetan leku hauetara hurbiltzea:
·Abuztuak 10, 18:00etatik 20:00etara, Alderdi-Ederreko lorategietan, Txupinazorako prest.
·Abuztuak 11, 18:00etatik 20:00etara, Haurren Jolastokian Koldo Mitxelena inguruan.
·Abuztuak 12, 17:00etatik 19:00etara, Portuan, Piraten Abordaian.
·Abuztuak 13, 17:00etatik 19:00etara, Bulebarreko Bizikleta Festan.
·Abuztuak 14, 17:00etatik 19:00etara, Kursaal Eta Bulebar ingurutik.
·Abuztuak 16, 18:00etatik 20:00etara, Zurriola pasealeku ingurutik eta Grosen (erraldoi eta buruhandien ikuskizunean).
Bestetik, eta zaintza arloaren barruan, Elkarteak beste behin ere gogoraraziko du “Alkohola eta gidatzea nahastuz gero, iristea zorte kontua dela”. Kanpaina honek gidariei zuhurtziaz eta arduraz jokatzea eskatzen die eta komunikabide desberdinetan zabalduko da: sare sozialetan eta Donostia, eta Lurraldebus autobusetako pantailetan.
Deja un comentario