Inicio » Idiomas » Euskera » Donostiak zarataren udal-ordenantza berrira ekarpenak egiteko epea zabaldu du
Udala

Donostiak zarataren udal-ordenantza berrira ekarpenak egiteko epea zabaldu du

Hiritarren ideiak udal web orriaren bidez biltzen dira, urriaren 12ra arte zabalik egongo den aukera batean

Ruidos

Donostiako Udalak zarata eta bibrazioei buruzko udal ordenantza berria sustatu nahi du, 2000. urtetik indarrean dagoena egokitu eta eguneratzeko. Helburua da «arau autonomikora eta horren inguruan hautematen diren gizarte-sentsibilitateetara egokitzea», Udalaren komunikatuaren arabera.

Ekarpenak urriaren 12ra arte egin daitezke, udal web orriaren bidez. Esteka honetan, hain zuzen.

Ordenantzak honako helburuak ditu, Udalak zerrendatzen duen bezala: «Ingurumena zaratatik eta bibrazioetatik babesteko eta haren kalitatea hobetzeko behar diren mugak eta zehaztapen teknikoak ezartzea ‒zarata eta bibrazio horiek kanpoan sortuak izan nahiz barruan sortuak izan‒, eta jarduerek behar duten isolatze akustikoen ezaugarri espezifikoak arautzea, jarduera horietatik eta haien makinen eta instalazioen funtzionamendutik eratorritako soinu transmitituaren isolamendua ere kontuan hartuta».


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa