Inicio » Idiomas » Euskera » Donostiak World Travel Market birtualean hartuko du parte

Donostiak World Travel Market birtualean hartuko du parte

Azaroaren 9tik 11ra bitartean, Donostia World Travel Marketen, mundu mailako aisialdi-turismoko azoka garrantzitsuenetako batean, izango da. Aurtengo edizioa birtuala izango da eta industria bere onera itzultzen denerako konexio komertzialak berrezartzea eta elkarrekin ikastea izango ditu oinarri

Santiago Farizano

Donostia Turismoak Basquetourren eskutik hartuko du parte aurten erabat modu birtualean egingo den World Travel Market (WTM) 2020 azokan. Aurtengo leloa “Recover. Rebuild. Innovate” izango da. Donostiako turismo-erakundeak agenda betea landu du eta bertan laneko topaketa birtualak egingo ditu hainbat herrialdetako agentzia eta bidaia-agentzia handizkariekin: Estatu Batuak, Erresuma Batua, Kanada edo Frantzia, adibidez. Gainera, Donostiaren proposamen turistikoa zabalduko du bertan: turismo jasangarria, orekan, kalitatean eta turismoaren benetakotasunean oinarrituta dagoena eta 5 ardatz estrategiko jorratzen dituena: turismo kulturala, gastronomikoa, kirol arlokoa, premiuma eta kongresuena.

Aurtengo WTMren helburu nagusia izango da behar handiena duen unean turismo-industria berreskuratzen eta berreraikitzen laguntzea. Ekitaldi birtual hori Donostia Turismoarentzat aukera bikaina izango da konexio komertzialak berrezartzeko eta garatzeko, networkingean lan egiteko eta marka turistikoa eta turismogunea posizionatzeko.

WTM, gainera, gune bikaina da harrerako turismoa errentagarri bihurtu eta turismo-erakundeak zein bazkide diren enpresek duten merkataritzarako gaitasuna areagotzeko estrategiak sendotzeko. Haiek finkatuko dituzte hitzordu eta kontaktuak eta horiek, etorkizunean, negozio-aukera bihur daitezke.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa