Donostiak badu jada erizainentzako plaza bat, gaur goizean inauguratu dena. Zurriola pasealekuaren, Jesús María Leizaola pasealekuaren eta Kursaaleko eraikinen artean dagoen plaza horren izendapena SATSE Erizaintza Sindikatuaren bidez sortu zen, «mundua bizi den osasun-krisiaren testuinguruan are zentzu handiagoa hartzen duen eskaera batekin», dio hiriko Udalak. «Gune enblematikoa da gainera hiriko bizitza sozial eta kulturalean, eta jende ugari hartzen du bisitan eta paseoan, donostiarrak zein bisitariak».
Aintzatespen hori OMEk (Osasunerako Mundu Erakundea) aitortutako Erizainaren eta Emaginaren Nazioarteko Urtean egin da. Gainera, Udalak azpimarratzen duen bezala, urte honetan erizainen lana «nabarmenagoa izan da Covid-19aren krisiagatik». Erizain plaza/plaza Enfermeras da izena.
Deja un comentario