Donostia Kulturak udazken honetan (urritik abendura) Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako haurrei zuzendutako jarduera berri bat sortu du irakurzaletasuna eta euskara modu ludikoan bultzatzeko xedearekin. 45 minutuko saioetan tarte bat egongo da haurrek irakurtzeko eta beste bat kontalariaren txisteak, asmakizunak edota ipuinak entzuteko. ‘Zeu irakurle, gu kontalari’ dauka titulutzat, eta doan izango da, baina izena eman behar da aukeratzen den zazpi liburutegian. Kontuan hartu behar da talde txikiak izango direla, 10 gehienez, eta heldurik gabe.
Hauek dira lekuak eta egutegia, urritik hasita (saio guztiak 18.00etan izango dira):
– Ernest Lluch (Amara) eta Intxaurrondo, astelehenero.
– Loiola, astearteetan, hamabostean behin.
– Okendo (Gros), asteazkenetan, hilean behin.
– Egia eta Liburutegi Nagusiko Haur Saila (Alde Zaharra), ostegunero.
– Lugaritz (Antigua), ostiralero.
“Kontalaria haur bakoitzaren irakurketa mailara egokituko da”, dio Udalaren komunikatuak, “eta bakoitzak ahal duena irakurriko du (letrak, silabak, esaldiak…). Hori guztia euskaraz eta giro goxoan, Lur Kortak gidatzen duen taldearen eskutik”.
Higiene neurriak eta distantziak betearaziko dira. “Gauzak horrela, maskara ezinbestekoa izango da, gela jarriko zaie haurrei sarreran eta ez dituzte materialak partekatuko. Liburutegiak emango dio haur bakoitzari eguneko liburua eta material osagarria”.
Informazio gehiago eskatzeko:
[email protected]
Deja un comentario