Inicio » Idiomas » Euskera » Donostia: udazken honetan, doako euskara ikastaroak langabeentzat
Euskara

Donostia: udazken honetan, doako euskara ikastaroak langabeentzat

Izena emateko epea irailaren 24an itxiko da, eta ikastaroak urriaren 6an hasi eta abenduaren 3an bukatuko dira; oraindik lekua badago zenbait taldetan

Donostian erroldatuta dauden langabeek doako euskara ikastaroak egin ahal izango dituzte 2021eko udazkenean. Ikastaro horietan izena emateko epea irailaren 24an itxiko da, eta oraindik talde batzuetan plazak hutsik daude.

Ikastaroak urriaren 6an hasi eta abenduaren 3an bukatuko dira, eta asistentzia nahitaezkoa izango da. Doako ikastaro hauetan 18 urtetik gorako langabe donostiarrek eman ahalko dute izena. Matrikulatzeko epea irailaren 24ra arte egongo da zabalik eta Donostiako edozein euskaltegi homologatutan eman daiteke izena, baita on-line www.donostia.eus web orrian ere.

Ikastaro hauek 120 ikastordu izango dituzte eta egunero hiru ordu emango dira; astelehenetik ostiralera, goizeko 10.30etik eguerdiko 13.45era (ordu laurdeneko atsedenarekin). Informazio gehiagorako: www.donostiaeuskaraz.eus.

Udalak dionez, ikastaro hauen helburua da, batetik, euskalduntzea indartzea, eta, bestetik, gizartean egoera okerrenean daudenei euskara ikasteko aukera erraztea: «Behar handiena dutenei erraztasunak eman behar zaizkie, baita euskara sustatzeko garaian ere. Langabeek, euskara ikasten badute, etorkizunean lanerako aukera gehiago izatea espero dugu», adierazi du Jon Insaustik, Kultura eta Euskarako zinegotzi ordezkariak.

Iaz guztira 100 lagunek parte hartu zuten ikastaro hauetan eta ikasleen balorazioa positiboa izan da. Horietatik, %28ak, euskara ikasten jarraitzea erabaki zuten hiru hilabete horien ostean, «motibatuta aritu diren eta euskara gaitasunean aurrera egin duten seinale», gaineratu du Insaustik.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete