Ecovidriok 2020ko beira-ontzien hondakinen gaikako bilketaren datuak argitaratu ditu, non ikusi daitekeen Donostia izan zela pertsonako beira gehien birziklatu zuen hiria Estatu osoan(34,2 kg/bizt) eta Euskadi izan zela etxeko lanak ondoen bete zituen bigarren Autonomia Erkidegoa. EAEn Gipuzkoa izan zen edukiontzi berdera ekarpen handiena egin zuena: 33,6 kg/bizt., eta ondoren Araba (24,8 kg/bizt.) eta Bizkaia (22,2 kg/bizt.).
COVID-19ak markatutako urte honetan, Euskadin 58.457 tona beira-ontzi jaso ziren guztira edukiontzi berdeetan; beraz, 26,3 kg-ko ekarpena egin zuen herritar bakoitzak (90 bat ontzi pertsona bakoitzeko), Estatuko batezbestekoa baino askoz ere gorago eta Balear Uharteak ditu bakarrik aurretik.
Euskal herritarren konpromisoa pandemia garaian
Azterlanek erakusten dutenez, aurreko ekitaldian herritarrek beira-ontzi gehiago kontsumitu dituzte etxean, eta are gehiago birziklatu dituzte.
Logikoa denez, 2020an Euskadiko edukiontzi berdearen bidez bildutako tonak % 6,9 jaitsi ziren termino absolutuetan, oro har turismoaren eta HORECA sektorearen itxierak eta murrizketak direla eta. Azken sektore hori arduratzen da merkatuko beira-ontzien % 50 baino gehiago sortzeaz; horregatik, oro har, murriztu egin dira zirkulazioan jarritako beira-ontzien hondakinak. Hala eta guztiz ere, jaitsiera hori beira-ontzien estimatutako kontsumoaren % 11ko jaitsieraren azpitik dago, BPGd-aren beherakadarekin bat etorriz.
Herritarren konpromisoaz gain, datu horiek posible izan dira Euskadin birziklatze-kate osoak pandemian egindako ahaleginari esker. Funtsezko zerbitzutzat jo da eta konfinamenduan zehar, 90 bilketa-ibilbide egin ziren astean. Horrela, beren jarduerari eutsi zioten eskualdeko birziklatze-instalazioek nahiz beira-ontzien fabrikek.
Ecovidrioko zuzendari nagusiak, José Manuel Núñez-Lagos-ek, dioenez, “2020. urtea bereziki positiboa izan da ingurumenarekiko konpromisoari dagokionez. Osasun-krisiaren erdian, klima-larrialdiari eta gure ekosistemak eta biodibertsitatea babesteko benetako ekonomia zirkularrerako trantsizioari heltzea lehentasun bat da orain».
Deja un comentario