Donostia Unibertsitate Ospitaleak eta Gurutzeta Unibertsitate Ospitaleak aurtengo udan jasoko dituzte akordioan aurreikusitako erradioterapiarako azken belaunaldiko bost azeleragailuetatik bi. Lankidetza-akordioa pasa den urteko apirilean sinatu zuten Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak eta Flora Pérez Amancio Ortega Fundazioko presidenteordeak.
María Jesús Múgica Osakidetzako zuzendari nagusiak eta José Arnau Amancio Ortega Fundazioko presidenteordeak sinatu dute gaur goizean Bilbon akordioaren lehen fasea abiarazten duen hitzarmena. Horren arabera, 14.700.000 euroko inbertsioa egingo da.
Euskadin, minbizia da heriotzaren lehenengo eragilea (urteko hiru heriotzatik ia bat da minbiziagatik) nahiz eta azken hamarkadetan, screening programen ezarpenak eta diagnostiko eta tratamendurako teknika berrien garapenak, nabarmen handitu dituzten prozesu onkologikoetan dauden pertsonen biziraupen-tasak eta bizi-kalitatea.
Donostia Ospitalera iritsiko da Amancio Ortega Fundazioarekin sinatutako azeregailu lineala
Donostia Unibertsitate Ospitaleak eta Gurutzeta Unibertsitate Ospitaleak aurtengo udan jasoko dituzte akordioan aurreikusitako erradioterapiarako azken belaunaldiko bost azeleragailuetatik bi. Lankidetza-akordioa
Deja un comentario