Kutxa Fundazioak argitara eman ditu Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak arautuko dituzten oinarriak. 57. edizioan, antzerkiaren eta kontakizun-liburuaren modalitateetan egingo da berriro deialdia, bai euskaraz bai gaztelaniaz.
Lehiaketa honetako sariak kontakizun-liburuen modalitateko irabazleentzat, libururuen argitaratzea, 15.000 euro eta garaikurra dira, zeinahi gai eta eratako narrazioentzat, 100 orrialdetik gora eta lau kontakizunekin gutxienez; eta antzerki modalitateko irabazleentzat, halaber, liburua antzerki-lanarekin argitaratzea, 15.000 euro eta garaikurra, zeinahi gai eta aldaera dramatikozko antzerki-obrentzat, ohiko antzokietan edo antzoki alternatiboetan antzeztuak izateko modukoak, eta gutxienez 60 eta gehienez 120 minutuko iraupenekoak.
Lehiaketara lanak aurkezteko epea 2024ko apirilaren 3an amaituko da, eta 2024ko irailaren 14ean Donostian egingo den ekitaldi batean aldarrikatuko dira lan irabazleak.
Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak bi urtean behin izaten dira, eta 2022ko azken edizioan Karmele Mitxelena Etxebeste (euskarazko kontakizun liburua, Haragizko mamuak), Iñaki Cid Larrea (euskarazko antzerkia, Behin batean Loiolan), Fernando Villamía Ugarte (gaztelaniazko kontakiuzun liburua, Dioses de quince años) eta María Eugenia Salaverri García (gaztelaniazko antzerkia, Lejos de Cafarnaúm) izan ziren sarituak.
Deja un comentario