Inicio » Idiomas » Euskera » Donostia, 2018ko Europako Turismogune Onena, TripExperten arabera

Donostia, 2018ko Europako Turismogune Onena, TripExperten arabera

TripAdvisoreko bidaiariek emandako Europako Hondartza Onenaren eta Munduko Seigarren Hondartza Onenaren saria eskuratu ondoren, Donostiak 2018ko Europako Turismogune Onenari adituek

El Orfeón en la plaza de la Constitución en una imagen de archivo. Foto: Santiago Farizano

TripAdvisoreko bidaiariek emandako Europako Hondartza Onenaren eta Munduko Seigarren Hondartza Onenaren saria eskuratu ondoren, Donostiak 2018ko Europako Turismogune Onenari adituek emandako saria ere irabazi du. Emaitzaren berri TripExpertek eman du: nazioarteko 85 bidaia-gida, aldizkari eta egunkari baino gehiagotako kritiken arabera turismoguneen posizionamendua zorrotz kalkulatzen du plataformak.
TripExpertek, gainera, turismogune jakin baten inguruan argitaratutako argitalpen kopurua eta lortutako puntuazioa edo balorazioa ere kontuan izaten ditu, kalitateko ratio orokorra kalkulatuta. Prestigio handiko komunikabide batzuek (The New York Times, USA Today edo Entrepreneur, adibidez) Experts’s Choice Awards sarietako emaitzak argitaratu dituzte.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Didoe
Kutxa Fundazioa