Inicio » Idiomas » Euskera » Donosskinok film laburrak bidaltzeko epea ireki du bere bostgarren ediziorako
Festibala

Donosskinok film laburrak bidaltzeko epea ireki du bere bostgarren ediziorako

Lanak uztailaren 31ra arte bidali ahal izango dira, Festhome eta Film Freeway plataformen bidez

Aurreko urteko kartela Donostiako Aquariumean. Argazkia. Donosskino Festibala

Kristonkino ikus-entzunezko fikziozko kolektiboak, Donostiako Film Laburren Festibalaren antolatzaileak, 2021eko urrian egingo den festibalaren bosgarren ediziorako film laburrak jasotzeko epea ireki du.

Sortzaileek beraien film laburrak Festhome eta Film Freeway plataformen bidez bidaltzeko aukera izango dute 2021eko martxoaren 23tik uztailaren 31era arte. Estatuko eta nazioarteko film laburren inskripzio-kuota 3€-koa izango da ekainaren 30era arte, eta 5 €-koa uztailean zehar. Euskal produkzioak tasak ordaintzetik salbuetsita daude.

Jasotako film labur guztien artean, Donosskinoko hautaketa batzordeak festibalaren bostgarren edizioan parte hartuko duten lanak aukeratuko ditu. Hautatutako film laburrak film labur onenaren, gidoi onenaren, interpretazio onenaren, euskal film labur onenaren sariak eta ikusleen saria lortzeko lehiatuko dira.

Bosgarren edizio honetan, Donosskinok 3.000 euro banatuko ditu saritan, eta izena emateko tasen bidez bildutako guztia sarietarako erabiliko da.

Festibalari buruzko informazio eta albiste guztiak, oinarriak eta izena emateko plataformetarako estekak barne, donosskino.com helbidean kontsulta daitezke.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Didoe
Kutxa Fundazioa