Donostia Kulturak etxeko egonaldia eramangarriagoa egiten jarraitzen du. San Telmo Museoak «Argizaiola» pieza aurkeztu du gaur, euskal kulturako erritu eta hileta- elizkizunen pieza adierazgarrienetako bat. Astero bilduma iraunkorreko pieza bat aztertuko dute, azalpenak, material gehigarria, adituen iruzkinak… Asteko pieza santelmomuseao.eus gunean izango da, asteazkenetak, 10:00etan.
Bestalde, bihar Antzoki Etxean programa estreinatuko da, 5 eta 15 minutu arteko kontzertuak, bakarrizketak, koreografiak… eskainiko dituzte bertako artistek eta sortzailee, formatu berri honetarako inoiz ikusi gabeko ikuskizunak edo sorkuntzak eskainiz. Aste honetan Tessa Andonegi, Aizpea Goenaga, Iker Lauroba eta Sergio Nguema izango dira Donostia Kulturako kanaletan.
Gainerakoan, egunero 16:00etan ipuin kontalari batek Ipunaren Ordua kontaketa egingo du, familia osoari zuzendutako ipuina. Euskaraz egingo da, gaztelaniaz kontatuta izango den igandeetan izan ezik. Gainera, larunbatetan zeinu hizkuntza eskainiko da. Horretarako, Donostia Kulturak Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta ditu, honek ere koordinazioaz arduratzen da, ipuin birtualaren ordu honetarako.
Larrotxene Biodeoak Youtube kanalaren eta beste plataforma batzuen bidez hainbat ikus-entzunezko formatu argitaratuko ditu astean zehar, bideo-zaleen komunitatearen sormena eta parte-hartzea sustatzeko. Hainbat bideotutorial argitaratuko dira, eta astero zuzeneko saioak antolatuko dira, ikasleen galderei eta zalantzei erantzuteko. Horretaz gain, narrazio digitaleko formatu berriekin lotutako gaiei buruzko mikro-magacine bat sortuko dute, eta Larrotxene Bideotik sustatuko film labur sorta bat emango dute zuzenean. Emanaldi horiek gai zehatz baten inguruan biratuko dituzte, eta ikusleek zuzenean idatzizko iruzkinak egiteko aukera izango dute.
Deja un comentario