Laura Enrech eta Pablo Ceresuelak Kursaalen berpiztu dute Dirty Dancing pelikularen azken zatian ateratzen den jauzi famatua. Gaur goizean aurkeztu duten antzezlana, Federico Ballon-ek zuzendurikoa eta Lets Go Companyk ekoizten duena, Donostiako Kursaal aretoan ikusgai izango da martxoaren 9tik 11ra bitarte.
1987ko jatorrizko filmaren autore bera, Eleanor Bergstein, izan da moldaketaren arduraduna eta pelikularen muina mantentzen saiatu da. Dudarik gabe, nostalgikoentzat gozamen hutsa izango da.
Munduan zehar marka guztiak hautsi dituen musikal honek arrakasta handiarekin ekin zion bere ibilbideari Sydneyko Royal antzerkian aurkeztu zenean.
Dirty Dancing taulen gainean, nostalgikoentzat tentazioa
Laura Enrech eta Pablo Ceresuelak Kursaalen berpiztu dute Dirty Dancing pelikularen azken zatian ateratzen den jauzi famatua. Gaur goizean aurkeztu
Foto: Santiago Farizano
Deja un comentario