Gaur bertan kultur bonoak salgai jarri dira Gipuzkoako 20 herri eta 51 saltokietan. Bono hauek liburuak, musika euskarri ezberdinetan eta pelikulak saltzen dituzten dendetan eskura daitezke eta kanpaina honetara atxikituta egon behar dira. Bonoak eskuratu daitezkeen herriak hurrengoak dira: Donostia (19 saltoki), Arrasate (1), Villabona (1), Hernani (1), Zarautz (2), Tolosa (1), Mendaro (1), Irun (4), Eibar (2), Oñati (4), Andoain (1), Lazkao (1), Oñati (4), Soraluze (2), Elgoibar (1), Beasain (1), Ordizia (1), Errenteria (4), Zumarraga (1), Orio (1) eta Mutriku (2).
Urtarrilaren 15 arte eskuratu daitezke eta bi bono mota daude: euskaraz datozen liburu, diska eta DVD-ak erosteko eta gainontzeko hizkuntzetan datozen materialak erosteko. Diputazioak 8.854 bono banatuko ditu herritarren artean eta horietatik 3.452 euskarazko produktuentzat izango dira eta 5.312 gainontzeko hizkuntzetan. Gaztelerazko bono gehiago daudenez deskontu gutxiago izango dute. Beraz, kasu bietan bonoak 20 euro balioko du, baina euskarazko materialen deskontua 12 eurokoa den bitartean gaztelerazko materialena 8 eurokoa izango da.
Deja un comentario