Inicio » Idiomas » Euskera » DFG-k akordio bat sinatu du Wolfratex-rekin musukoen horniketa bermatzeko

DFG-k akordio bat sinatu du Wolfratex-rekin musukoen horniketa bermatzeko

DFG-k eta Wolfratex empresa gipuzkoarra, IIR motako musuko kirurgikoak egiten dituena, akordio komertzial batera iritsi ziren, musukoen hornidura bermatzeko Euskal

ARGAZKIA: Alicia Bouzas, Wolfratex-eko zuzendari komertziala; eta Juan Piera

DFG-k eta Wolfratex empresa gipuzkoarra, IIR motako musuko kirurgikoak egiten dituena, akordio komertzial batera iritsi ziren, musukoen hornidura bermatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan ahalik eta prezio onenean.

Akordioa, Juan Pereirak, DFG-aren zuzendari kudeatzailea, eta Alicia Bouzasek, Wolfratex-eko zuzendari komertziala sinatu zuten, eta azaroaren 1ean sartu zen indarrean, milioi bat musuko eskatuz.

Wolfratex Bergaran egoitza duen enpresa gipuzkoarra da, 50 langile profesionalek osatzen dutena, baina 80 langile izatera iritsi daitezke ekoizpen-ahalmena handienean egonda. Akordio honekin, Wofratexek DFG-ari Euskal Autonomia Erkidegoan farmazia-banatzaile izateko esklusibotasuna ematen dio.

DFG-k, 350 farmaziei baino gehiagori banatzen die Euskal Autonomia Erkidegoan, eta Euskadiko farmazia-banaketan liderra da. Wolfratexi lagunduko dio hainbat merkatuetan hornitzaile bezala sartzeko.

“Wolfratexentzat, akordio hau oso garrantzitsua da”, dio Alicia Bouzas-ek “600.000 musuko egiteko ahalmena dugu eta ohore bat izango da euskal farmaziak hornitzea”.

DFG-ko kudeatzaileak, Juan Piera “akordio hau garrantzitsua da guretzat, farmazien hornitzea bermatu dezakegulako, kondizio eta prezio onenean, lekuko industria lagunduz” azaldu zuen.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete