Inicio » Artículos » Deusto » Deustuko Unibertsitateak laugarren aldiz hartuko du parte Danborradan

Deustuko Unibertsitateak laugarren aldiz hartuko du parte Danborradan

Datorren urtarrilaren 20an, San Sebastian egunean, Deustuko Unibertsitateak laugarren aldiz hartuko du parte Danborradan. Konpainia osatuko dute 80 sukaldari eta

Deustuko Unibertsitatearen konpainia, 2018ko Danborradan. Irudia: Deusto.

Datorren urtarrilaren 20an, San Sebastian egunean, Deustuko Unibertsitateak laugarren aldiz hartuko du parte Danborradan. Konpainia osatuko dute 80 sukaldari eta urketarik, bi banderadunek, Danbor Nagusiak eta Barrilen Kaboak, biak emakumeak.

Unibertsitateko ikasleek, ikasle ohiek, irakasleek eta zerbitzuetako langileek osatu dute konpainia, erakundearen hurbileko beste pertsona batzuekin batera. Unibertsitatearen esanetan, egitasmoak erantzun ezin hobea izan du. Honela dio Carolina Kutxa, conpainiako Danbor Nagusiak: «Urtetik urtera, gero eta pertsona gehiagok hartzen dugu parte egun berezi honetan. Taldea oso batuta dago eta giro zoragarria sortzen da. Denak animatu nahi ditugu parte hartzera, Sarriegiren soinuen atzetik».

Ibilbidea Unibertsitatean bertan hasiko da. Bandera Deustuko Unibertsitateko Errektoreak igoko du 08.30etan. Lehenengo martxak jo ondoren, campusetik hirigunera 08.45etan aterako dira. Bilbao plazan geldialdi bat egingo dute eta, ondoren, Andia kaleko jesuiten elizaraino joango dira. Elizaren barruan, San Sebastian martxa eta San Inazioren martxa joko dituzte.

Jarraian, Andia, Hernani eta Loiola kaleetatik barrena ibiliko dira, Artzaini Onera hurbiltzeko. Bertan, Kutxako Langileen Danborradarekin batera joko dute. Koldo Mitxelena kulturuneko oholtzan jo ondoren, Vallés tabernaren aurrean joko dute, azkenekoz, San Sebastian martxa.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa
Didoe