Inicio » Artículos » Deusto » Deustuko Unibertsitateak hainbat bideo sortu ditu haurrek etxean irakurtzeko eta idazteko jarduerak egiteko

Deustuko Unibertsitateak hainbat bideo sortu ditu haurrek etxean irakurtzeko eta idazteko jarduerak egiteko

Irakurtzen eta idazten jakitea da haurrek eskolan ikasten duten trebetasun garrantzitsuenetako bat. Baina irakurketaren ikaskuntzaren zati handi bat familian ere

Irakurtzen eta idazten jakitea da haurrek eskolan ikasten duten trebetasun garrantzitsuenetako bat. Baina irakurketaren ikaskuntzaren zati handi bat familian ere egin daiteke. Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateak hainbat bideo sortu ditu haurrek etxean irakurtzeko eta idazteko jarduerak egiteko, bereziki, COVID-29 koronabirusaren ondorioz eskolak itxita dauden garai honetarako.

Bideo horietako batzuk helduentzat dira eta jardueren oinarria azaltzen dute. Beste bideo batzuk haurrentzat dira eta jarduera hezitzaileak proposatzen dituzte. Jarduera guztiak ikerkuntzan oinarrituta daude eta gehienek erakutsi dute hizkuntza hitz eginaren eta/edo idatziaren ikaskuntzan laguntzen dutela.

Lehenengo materialak eskuragarri daude jada eta, urratsez urrats, gehiago eskaintzen joango dira. Hona orain artekoak:

Gurasoentzako laguntza

Hiztegiaren inguruko laguntza bideoa helduentzat

Hitz jarioaren inguruko laguntza bideoa helduentzat

Hiztegia

Vocabulario I / Hiztegia I

Vocabulario II

Hitz jarioa

Fluidez I

Fluidez II


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Kutxa Fundazioa