Korrika, euskararen aldeko lasterketa herrikoia, bere 23. edizioan da aurten «HARRO HERRI» goiburua hartuta, eta, ohi bezala, Deustuko Unibertsitateak bat egin nahi du euskara aldarrikatzeko ekimen jendetsu honekin, Donostian eta Bilbon kilometro banatan parte hartuz. Kilometro horietan Deustuko unibertsitate elkarteko kideek eramango dute lekukoa.
Donostian, Deustuko parte hartzaileak irteera ordua baino 15 minutu lehenago elkartuko dira ondorengo kilometroan:
2584. Km-an
Eguna: martxoak 23, larunbata
Ordua: 20:48
Lekua: Askatasunaren hiribidearen eta Foru pasealekuaren arteko bidegurutzetik Groserantz
Uni Korrika txiki
Gainera, ostegunean, martxoak 21, 10:50etik 11:30era, unibertsitate komunitateak Uni Korrika txiki egingo du bi campusetan, Donostian campusaren barruko aldetik, trikitixak lagunduta eta Bilbon, Arrupe zubian zeharkatuz. Jarduerak osatzeko, martxoaren 19an Donostiako campuseko kafetegian eta martxoaren 21ean Bilboko campuseko Entzungelako klaustroan egingo den korrikari buruzko ikuskizun partehartzailea egingo da.
Deja un comentario