Deustuko Unibertsitateak, Donostiako zein Bilboko campusetan, bat egin du Euskaraldiarekin. Hala, joan den ostiraletik hasi eta abenduaren 3ra, Euskararen Nazioarteko Egunera, Euskal Herri osoan egingo den ariketa kolektibo honetan parte hartuko dute Deustuko hezkuntza komunitateko kide ugarik.
Azken asteetan, unibertsitateko ikasleek zein langileek eta kideek aukera izan dute Euskaraldirako izena Unibertsitatean bertan emateko, Donostiako zein Bilboko campusetako Hamaikakoen ereduari jarraituz. Joan den astean, ahobizi eta belarriprestek txapak eta Euskaraldian parte hartzeko gomendioak jaso zituzten, eta gogoz ekin zioten ariketari.
Euskal Herri osoan bezala, Deustuko Unibertsitatean ere hiztunen hizkuntza ohituretan aldaketa eragin nahi da eta erakutsi gure campusetan ere pentsatu baino gehiago gehiagotan aritu gaitezkeela euskaraz.
Euskaraldiari lotuta, hainbat jarduera antolatu dira, unibertsitateko komunitate osoarentzat: mahai inguruak, hizkuntzari lotutako jolasak, musika… Antolaketa lanetan, gainera, ikasleak zein langileak aritu dira.
Deja un comentario