Inicio » Idiomas » Euskera » Desinfekzioek %20 areagotu zuten foru-suhiltzaileen jarduera 2020an.
Osasun krisia

Desinfekzioek %20 areagotu zuten foru-suhiltzaileen jarduera 2020an.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 3.782 esku-hartze egin zituen iaz

Eider Mendoza eta Josu Idigoras, gaur goizean, prentsaurrekoan.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu zerbitzuak 3.782 esku hartze egin zituen guztira 2020an, 3.305 ezbehar ezberdinetan. Aurreko urtearekin alderatuta, 2019an baino 654 esku hartze gehiago egin ziren (+%20,9). «Adinekoen egoitzetako desinfekzioek eta baliabide soziosanitarioek eragin dute gorakada hori; izan ere, 2020an 685 izan ziren», adierazi du gaur goizean Josu Idigoras Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu zuzendariak.

Foru diputatua hedabideen aurrean agertu da gaur goizean, 2020ko Gipuzkoako foru suhiltzaileen esku hartzeen balantzea egiteko. Berarekin izan da Josu Idigoras, foru erakundeko Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamenduko foru zuzendaria. Mendozak gogoratu duenez, 2020 urtea pandemiaren urtea izan zen, eta honek “eragin nabarmena” izan zuen emergentzia zerbitzuetan.

Suhiltzaileek artatu zituzten 3.305 ezbeharrei erreparatuta, 667 sute izan ziren (%20,18), 991 salbamendu (%29,98), 1.436 laguntza tekniko (%43,45) eta 211 alarma faltsu (%6,38).

Foru arduradunak azaldu duenez, pasa den urteko martxoan ezarri zen alarma egoeran eta ondorengo deskonfinamendu garaian asko gutxitu ziren larrialdietako esku hartzeak, nabarmen murriztu baitziren jarduera sozial eta ekonomikoa eta mugikortasuna. “Beherakada hau pandemiak sortutako behar berriekin konpentsatu zen”, azaldu du.

Bestalde, Idigorasek esan duenez, 2020 urtean 667 sute artatu behar izan zituzten Gipuzkoako suhiltzaileek, aurreko urtean baino % 0,45 gutxiago. Salbamenduen kasuan, 1.054 egin ziren 2020 urtean, aurreko urtean baino %4,4 gutxiago.

Asistentzia teknikoen kasuan, 2020 urtean 1.502 jarduera egin zituzten Gipuzkoako foru suhiltzaileek, 1.436 ezbeharretan. Aurreko urtearekin alderatuta, 816 jarduketa gehiago egin dira. “Igoera hau azaltzen dute adinekoen egoitzetan eta espazio soziosanitarioetan egindako desinfekzioek, guztira 685 egin baitziren 2020 urtean”, adierazi du Idigorasek. 


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete