Inicio » Idiomas » Euskera » Delituak apur bat igo ziren Donostian 2017an

Delituak apur bat igo ziren Donostian 2017an

Ertzaintzak eta Udaltzaingoak 11.863 arau-hauste penal ikertu zituzten 2017an, eta aurreko urtean, berriz, 11.668, % 1,67 gehiago, alegia. Ertzaintzaren eta

Ertzaintzak eta Udaltzaingoak 11.863 arau-hauste penal ikertu zituzten 2017an, eta aurreko urtean, berriz, 11.668, % 1,67 gehiago, alegia. Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren arteko jarduera bateratuaren ondorioz epailearen aurrera eramandako ustezko delitugileen kopuruak ere nabarmen egin zuen gora –% 8,76–.
Deliturik larrienetan, homizidioetan, alegia, ez zen inolako aldaketarik izan 2017an, hirian ez baita bakar bat ere gertatu, aurreko urtean bezala. Hilketa-saio gisa sailkatutako delituak, aldiz, 4tik 7ra igo ziren.
Kode Penalean “ondarearen aurkako» arau-hauste gisa sailkatutakoak delituen % 80 izaten dira normalean. Donostian, arau-hauste mota horrek apur bat gora egin zuen 2017an, % 0,4, alegia.
Sexu-askatasunaren aurkako delituek gora egin zuten orokorrean (% +27,6), 47 kasuetatik 60ra, alegia. Horien barruan, indarkeria fisikoa erabiliz egindako sexu-erasoek astungarri hori erabili gabe egindakoek baino gutxiago egin zuten gora (% +10,5 eta % +39,2, hurrenez hurren). Adierazi behar da igoera hori ez dagoela lotuta delitu gehiago izatearekin, salaketa gehiago jarri izanarekin baizik.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete
Didoe