Inicio » Idiomas » Euskera » ‘Dantza’ edo koreografien sinbologiaren edertasuna Zinemaldian

‘Dantza’ edo koreografien sinbologiaren edertasuna Zinemaldian

‘Dantza’ filma eman dute gaur Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialean, baina lehiaz kanpo. Telmo Esnalek zuzentzen duen filmak dantzaren orekan eta

‘Dantza’ filma eman dute gaur Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialean, baina lehiaz kanpo. Telmo Esnalek zuzentzen duen filmak dantzaren orekan eta ezkutatzen duen sinbologian datza eta bizitzaren eta heriotzaren zikloari buruzko istorio bat da, bizirik irauteko borrokarena. Urte mordoren lanaren ondorioa izan da eta bertan Juan Antonio Urbeltz eta Koldobika Jauregik koreografien kodeak erakutsi nahi izan dituzte.

“Ziklo baten istorioa da, desertuan hasten den istorio luze bat eta XX. mendeko Gipuzkoako eraikin batean amaitzen dena”, adierazi du Esnalek aurkezpenean.

Guztira 200 dantzarik parte hartu dute koreografietan eta 10 orduko saioak izan dituzte, adierazi du Zarautzeko zuzendariak. Amaia Irigoyen dantzariak aipatu duenez, “arraroa izan da, baina kamararen presentzia ez genuen sumatzen plano itxiak erabiltzen ziren arte”.

Filmak une estetikoak lortzen ditu eta koreografien arteko trantsizioak oso ondo daude. Orijinala eta oso lan txukuna.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete