Inicio » Idiomas » Euskera » Covid-19: itxitako ikasgelen eta ikastetxe kaltetuen kopuruak jaitsi dira Euskadin
Pandemia

Covid-19: itxitako ikasgelen eta ikastetxe kaltetuen kopuruak jaitsi dira Euskadin

Gaurko datuak eta azken ostiralekoak konparatuz, ikasgelak 47 gutxiago dira, eta ikastetxeak 26 gutxiago

Pizarra blanca

Hezkuntza Sailak Euskadiko ikastetxeetan Covid-19k duen eraginari buruzko datuak eguneratu ditu, gaur 2020ko irailaren 28ko 12:00ak arte. Orotara 233 ikasgela daude itxita, 162 ikastetxetan (eta ez dago guztiz itxi behar izan duen ikastetxerik). Azken ostiralaren datuekin konparatuz, emaitza positiboagoa da: 47 ikasgela gutxiago daude itxita, eta 26 ikastetxe gutxiago dira kaltetuak.

2020-2021 ikasturtean, Euskal Hezkuntza Sistemak 17.554 ikasgela ditu guztira (2 urtetik unibertsitatez kanpoko derrigorrezko hezkuntza ondoko mailetaraino). Beraz, itxitako ikasgelen kopurua ikasgela guztien %1,32 da.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete