Inicio » Idiomas » Euskera » Coegik bat egin du «Kerik gabeko kotxea» kanpainarekin eta ikastetxeetan hitzaldiak emateko prest dago

Coegik bat egin du «Kerik gabeko kotxea» kanpainarekin eta ikastetxeetan hitzaldiak emateko prest dago

Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak (COEGI) bate gin du Erizaintzako Kontseilu Nagusiak abian jarritako Kerik gabeko kotxea. Babes itzazu kanpainarekin. Helburu

Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak (COEGI) bate gin du Erizaintzako Kontseilu Nagusiak abian jarritako Kerik gabeko kotxea. Babes itzazu kanpainarekin. Helburu nagusia herritarrak kontzientziatzea da haien ibilgailuetan erre ez dezaten, eta ez soilik haurrak aurrean daudenean, baita haiek ez daudenean ere. Izan ere, tabakoaren kean dauden substantzia kaltegarriak gainazalean atxikitzen dira, eta asteetan zehar jarraitzen dute, erre ez arren.
5 eta 10 urte arteko haurrei zuzendutako kanpaina da, eta helburua da haien ikastetxeetan hitzaldi hezitzaileak eman eta material informatiboak banatuko dituzten erizainen bisita jaso ostean, osasunaren eragile bilakatzea, mezua haien gurasoei transmitituz. Horretarako, Elkargoa kanpaina honetan parte hartzeko interesa duten Gipuzkoako ikastetxe eta ikastolen esanetara jartzen da [email protected] helbidean. Adituek adierazten dutenez, tabakoaren partikula toxikoek ibilgailuan 10 egun ostera arte irauten dute zigarroa pizten denetik. Izan ere, tapizak eta moketak substantzia kaltegarri eta kantzerigenoak xurgatzen dituzte, eta horrek haurren osasunarengan arriskua du.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa
Didoe