Inicio » Idiomas » Euskera » COEGI eta Gipuzkoako erizainak izango dira azaroan egingo den Elikagaien Bankuaren bilketa handiaren irudia

COEGI eta Gipuzkoako erizainak izango dira azaroan egingo den Elikagaien Bankuaren bilketa handiaren irudia

"Ohore handia da Gipuzkoako erizainak eta COEGI Elikagaien Bankuaren bilketa handiaren irudia izatea, Bankuaren lana aitortu eta babesten baitugu", esan du Pilar Lekuona Elkargoko presidenteak

COEGI
Argazkia: Belen Mendez de Vigo eta Pilar Lekuona.

Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofiziala (COEGI) –Gipuzkoan lanean ari diren 5.000tik gora erizainen ordezkaritzan– izango da Gipuzkoako Elikagaien Bankuak azaroan egingo duen elikagai bilketa handiaren irudia. Gainera, Elkargoak lankidetzan jardungo du, besteak beste, kanpainan eta Elikagaien Bankuan higiene, segurtasun eta babes neurriak teknikoki gainbegiratuz, gaur goizean COEGIren Donostiako egoitzan egin den aurkezpenean adierazi bezalaxe.

Pandemiak finkatutako segurtasun arauei jarraiki eta jende metaketak saiheste aldera, aurten ez da elikagaien banaketa fisikoki egingo. Aitzitik, Belen Mendez de Vigo presidenteak adierazi duenez, «Elikagaien Bankua eta bere boluntarioak dendetan egongo dira, nahiz eta aurreko urteetan baino gutxiago izan«.

«Aurtengo elikagai bilketa handia desberdina izango da, baina inoiz baino beharrezkoagoa», azpimarratu du Mendez de Vigok. Aurreratu duenez, «txartel batzuen bidez, elikagaietarako bonu gisa» egingo da. Halaber, pandemian zehar herritarrek Elikagaien Bankuari emandako erantzuna «ezin hobea» izan dela azpimarratu du. «Azaroko bilketa handian ere halaxe izatea espero dugu, ziur baikaude modu berean jokatuko dutela«, nabarmendu du. Bide batez, bilketa handian parte hartzeko eta laguntzeko deia egin die herritarrei.

Bestalde, Pilar Lekuona COEGIko presidenteak gogorarazi du 2020. urtea Erizainen eta Emaginen Nazioarteko Urtea dela, «eta pozik gaude gure lanbideari aitorpen hori egin diotelako. Ohore bat da COEGIren eta lanbidearen irudia izatea Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren bilketa handiaren irudia», aipatu du, eskerrak emanez. Era berean, azpimarratu du Elikagaien Bankuak «izugarrizko» lana egiten duela, eta gaineratu: «Aitortzen dugu lan hori, eta beharrezkoa den guztian lagunduko dugu».

Gaur goizeko irudiaren aurkezpen ekitaldian izan dira Belen Mendez de Vigo eta Pilar Lekuonarekin batera, Carlos Martinez Bankuko presidenteordea eta Jesus Flamarique Gipuzkoako Elikagaien Bankuko kanpainen koordinatzailea.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete
Didoe