Inicio » Idiomas » Euskera » Chillida Lekuk udara begirako kultura-programazioa aurkeztu du

Chillida Lekuk udara begirako kultura-programazioa aurkeztu du

Berriz ireki ondoko lehen uda honetan, Chillida Lekuk mota guztietako pertsonei zuzendutako kultura-eta hezkuntza-programazio bat dakar. Horrela, dantza, musika edo

Chillida Leku: Santiago Farizano

Berriz ireki ondoko lehen uda honetan, Chillida Lekuk mota guztietako pertsonei zuzendutako kultura-eta hezkuntza-programazio bat dakar. Horrela, dantza, musika edo yogaizango ditugu museoaren espazioetan, beste diziplina batzuen artean eta, gainera, bisitariek aukera izango dute haurrentzako tailerretan parte hartzeko edo gaueko bisitaldiak egiteko, uztailean, abuztuan eta irailean. Jarduera horiei esker, eskultorearen pentsamendura eta obrara hurbiltzeko bide desberdin bat jorratu ahal izango dute eta, aldi berean, eskultorearen ibilbidean beti presente zegoen gai bat sustatuko dugu, hainbat diziplina artistikoren arteko elkarrizketa, hain zuzen. Eduardo Chillida bera museoa sortzera eraman zuten filosofiari eta helburuei jarraikiz, Chillida Lekuk bere kultura-programazioa aurkezten du gaurkoan, elkarrizketa berriei ekiteko abiapuntu bezala, artistak bere ibilbidean etengabe landu zituen kontzeptuen inguruan: loaldia, hutsa eta poesia.

Ostirala, ekainaren 21a
21:30
Udako solstizioa.
Erritu, Kukai dantza-konpainia
Adin guztietako jendearentzat
20€ helduentzat, 12€ 18 urtetik beherakoentzat eta doan 8 urtetik beherakoentzat
Ospakizuna Kukai Dantza-konpainiaren (2017anDantza Sari Nazionala jaso zuen) esku egongo da, eta aire zabalean egingo da, Eduardo Chillidak sortutako eskulturen eta museoko arbolen artean. Ikuskizuna, Errituizenekoa,bizi-bidaiabatda,errituindibidualetakolektiboenbidezbizitzakohainbategoeraerakustendituena,betiizadiarekinetakomunitatearekinlotuta.Ikuskizunarenkontzeptuaberakontuanizanik,ChillidaLekujokalekuezinhobeadaErrituegiteko;izanere,naturanetatokikokulturanosoerrotutadagoespektakuluarenkontzeptua,etaEduardoChillidakprintzipiohorietanoinarritutasortuzuenmuseoa.

Uztail eta abuztuko ostegunetan (abuztuaren 15ean izan ezik)
20:30
Gaueko bisitaldia eta afaria Lurra Cafén
70 €
Udako ostegunetan museoa gaueko ordutegian ere irekiko da, esperientzia berezi bat eskaintzeko. Parte-hartzaileek aukera izango dute eskulturen lorategia lasaitasunez bisitatzeko eta museoko bistak behatzeko udako iluntzeetan, eguzkiak indarra galtzen duen unean. Bisita amaitzeko, afaria eskainiko zaie Lurra Cafén. Fede Pacha chefa arduratuko da afariaz, gertutasuneko produktuekin eginiko plater jasangarriz osatutako proposamen batekin

Uztaileko eta abuztuko larunbatetan
9:00
Yoga eskultura artean eta bruncha
30 €
Chillida Leku yoga egiteko toki bihurtuko da. Parte-hartzaileek museoan diziplina hori praktikatzeko aukera izango dute egunari hasiera emateko, Chillida Lekuko naturaren eta eskulturen artean. Jarduera hori gorputza zaintzeko eta burua erlaxatzeko gonbidapena da, kontenplaziorako eta meditaziorako ezin hobea den inguru batean. Ez da beharrezkoa aldez aurreko esperientzia izatea. Yoga-saioaren ondoren, parte-hartzaileek brunchosasungarri bat izango dute zain Lurra Cafén, bertan gertuko eta sasoiko produktu batzuk eskainiko baitizkie Fede Pachachefak

Asteazkena, abuztuaren 7a
20:30
Sigma Project eta Inés R. Artola
15 €
Alberto Chaves, Andrés Gomis, Ángel Soria eta Josetxo Silguero saxofoi-joleek osatutako laukotea da Sigma Project. 2016an, taldeak Eduardo Chillida, Sonoritateakizeneko erakusketaren itxiera-ekitaldian parte hartu zuen, Wroclawen (Polonia), eskultorearen obrarekin elkarrizketa estua zekarren kontzertu batekin. Chillida Lekun promenademusikal bat eskainiko dute museoaren kanpoaldean. Promenadehorretan musika garaikideko errepertorio bat interpretatuko dute, Sánchez-Verdúk eta Jesús Torresek sinatutako konposizioekin, besteak beste. Musikariekin batera, Inés R. Artola ere bertan izango da. Erakusketetako komisarioa eta musikologoa da, eta Eduardo Chillidaren eta beste autore batzuen pasarteak irakurriko ditu musika-piezen artean.

Osteguna, irailaren 5a
19:00
Beñat Achiary
12 €
Beñat Achiary (1947, Donapaleu, Nafarroa Beherea) kantari, musikari eta inprobisatzailea gonbidatu dugu Chillida Lekuko udako programazioari itxiera emateko. Haren ahots adierazkor, bizi etahunkigarria elkarrizketan arituko da museoko eskulturekin, soinu eta sentipenen bidezko esperientzia errepikaezin bat eskaintzeko. Musikari honen lanak eta munduaren eta artearen inguruan duen ikuspegiak badute paralelismorik eskultorearen obran, Achiarykbere burua «mundu osoko euskalduntzat» baitauka (Basque de tout le monde). Haren obra, Eduardo Chillidarena bezalaxe, lurrean errotuta dago eta mundura zabalik dauzka adarrak

Uztailaren 6a eta 20a (larunbata)
11:00
Chillida Lekura familiarekin, bisita dinamizatua
4 eta 12 urte arteko haurrak, betiere heldu batek lagunduta
Sarreren prezioa: 12€ helduentzat, 6€ hemezortzi urtetik beherakoentzat eta 2€ zortzi urtetik beherakoentzat
Neska-mutilek bisita dinamizatu horietan parte hartu ahal izango dute, betiere heldu batek lagunduta, eta Chillidaren eskulturen unibertsoa jolasen bidez ezagutu. Jarduera honetan, parte-hartzaileek eskulturak ukituko dituzte eta horiek egiteko erabili diren material eta testura desberdinak esploratu ahal izango dituzte. Gainera, bere gorputzekin espazioak bizi eta berauetan jolastu ahal izango dute. Eskultorearen obrarekin zuzeneko kontaktuan egoteak aukera ematen du esperientziaren eta jolasaren bidez ikasteko.

Haurrak

Abuztuaren 5etik 8ra (astelehenetik ostegunera)
10:00-13:00
Chillida ezagutuz
6 eta 11 urte bitarteko haurrentzako tailerra
Ikastaro-emailea: Maushaus
75 €
Maushaus arkitektura-eskolak zuzenduko du udako haurrentzako tailerra
Lau egunez, neska-mutilek aukera izango dute Eduardo Chillida eskultorearen lana bertatik bertara ezagutzeko, haren eskulturak museoan zuzenean behatuta. Gainera, bere ibilbide luzean erabili zituen tekniketako batzuk praktikatu ahal izango dituzte. Obrara hurbiltzeko, parte-hartzaileek hainbat teknika baliatu beharko dituzte: marrazketa, paperezko collageak, tinta, buztina eta hainbat osagaiz osaturiko eskultura konposatuak. Materia, espazioa eta hutsuneak landuko dituzte, guztiek elkarrekin eta taldean lan eginez, eskultura bat sortzeko. Eskultura hori Chillida Leku parkearen barruan kokatuko da, aukeratu beharreko toki batean.

Sarrerak hemen daude eskuragarri: www.museochillidaleku.com


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Didoe
Kutxa Fundazioa