2017 urtearen azken zatian, Hauser & Wirth galeria suitzarrak Eduardo Chillida eskultore donostiarraren obren mundo mailako merkataritza-agentea izango zela eman zuen aditzera. Momentu horretan, Hernaniko Chillida-Leku museo ospetxua 2018 honetako bigarren seihilekoan berriro irekiko zutela aurreratu zuen enpresak. Gogoratu dezagun artistaren familiak 2010 urtean itxi egin zuela, erakundeen laguntza falta argudiatuz. Orain, berritze-lan batzu behar ditu, eta horretan daude. Hala ere, dirudienez 2019ko udara baino lehen ezin izango da museoa ireki.
Wiesbaden hirian (Alemania) eskultoreari eskainitako erakusketa berriaren ate-irekitzea aprobetxatuz, Ignacio Chillida maixuaren semeak atzerapen hau berretsi egin du Gipuzkoako prentsaren aurrean. Ez du egun zehatzik eman baina, SER irratiaren arabera, Chillidak hurrengo uda baino lehen gertatuko dela aurreratu du, “oso ziur”.
Deja un comentario