Inicio » Secciones » Cultura » Chillida Lekuk ateak zabalduko dituen eguna: apirilaren 17

Chillida Lekuk ateak zabalduko dituen eguna: apirilaren 17

Chillida Lekuk bere ateak irekiko ditu datorren apirilaren 17an, museoak aditzera eman duenez. Sarrerak eskuragarri egongo dira hilabete horretatik aurrera,

Foto: Gobierno vasco

Chillida Lekuk bere ateak irekiko ditu datorren apirilaren 17an, museoak aditzera eman duenez. Sarrerak eskuragarri egongo dira hilabete horretatik aurrera, www.museochillidaleku.com webgunearen bidez. 2011ko urtarriletik, aurretiazko hitzordua hartuta soilik bisita zitekeen.

Inaugurazio-erakusketa Eduardo Chillida. Oyarak izenekoa da, eta bertan berrogeiko hamarraldiaren amaieratik 2000. urtera arteko obrak erakutsiko dira. Erakusketaren komisario-lanak Ignacio Chillidak eta museoko ikerketa-taldeak egingo dituzte. Erakusketak artistaren sorkuntza-garapenean ez ezik, materialen erabileran eta ibilbide guztian haren ideiek izandako bilakaeran sakonduko du. 

Chillida Leku 2000. urtean fundatu zen, artean Eduardo Chillida bizirik zela. Museoa aire zabalean jarritako eskulturez eta erakusketa-gune batez osatuta dago, eta Hernaniko XVI. mendeko Zabalaga baserrian kokatzen da.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete