Bularreko minbizia dutenen biziraupena igo da Euskadin: % 83,4koa izan zen 2000-2004 aldian, eta % 86koa izan zen 2010-2012 aldian. Osakidetzak bularreko minbizia garaiz hautemateko duen programak ia 9.300 tumore detektatu ditu martxan jarri zenetik, gehienak fase goiztiarretan. 1995ean abian jarri zenetik aurtengo ekainera arte, ia 2,5 milioi hitzordu eta ia 2 milioi mamografia egin dira. Bularreko minbiziaren mundu egunaren bezperan, Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak gaur goizean eman dituen datuak dira.
Darpon sailburuaren mezua itxaropentsua izan da eta adierazi duenez gaixotasunak emakumeetan duen inpaktua murriztu egin da detekzio goiztiarrari eta tratamenduen optimizazioari esker. Azken hauek gero eta pertsonalizatuagoak eta eraginkorragoak dira eta albo-ondorio gutxiago sorrarazten dituzte.
Euskadik gaur egun, kudeaketa-unitate bat, 11 behaketa-unitate, 7 balioespen-unitate eta erreferentziazko 7 ospitale ditu. Darponek zorionak eman dizkie alor horretan lan egiten duten profesional guztiei, beren dedikazioagatik eta profesionaltasunagatik.
Deja un comentario