Urriaren 7tik 25era izango da Parketarrak, haurrak euskaraz jolasean aritzeko ekimena, Donostiako 22 jolasgunetan. Hezitzaileek dinamizatutako jokoak dira eta Udaleko Euskara Zerbitzuak jartzen ditu herritarren eskura. Parketarrak doakoa da, eta, parte hartzeko, parkera joan eta dinamizatzaileekin jolasten hasi besterik ez da egin behar.
Bueltan da Parketarrak hiriko 22 auzotako jolasgune eta plazetara
Urriaren 7tik 25era, familiei eta haurrei euskaraz jolasteko baliabideak emateko
Temas: Parketarrak
Deja un comentario