TaPuntu Kooperatibak bosgarren urtez Nortasuna Sarean jardunaldia antolatu du bihar, arratsaldeko 18.30ean. Sareen kutxa hutsa nola bete landuko duen aktibitatea izango da.
Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostian, komunikazioan eta sare sozialen inguruan lan egiten duten profesional ezberdinak bilduko dira hitzaldiak eman eta bertaratzen direnen zalantzak argitzeko.
Enpresa txiki nahiz ertainen arduradunei, bere erakundearen nortasuna sareratzearen ardura dutenei, zein gaian interesa duen edonorri zuzendurik, influentzien marketinean beharrezko diren oinarrizko ezagutza eta aholkuak eskainiko dira.
Aditu gisa bi profil ezberdin izango dira. Alde batetik Redactora.net negozioaren arduradun den Noelia Jimenez, eta bestalde Arteman Komunikazio Agentziako Usoa Agirre. Bien eskutik sare sozialetan eta webguneetan zein testu eta nola erabili beharko genukeen azaltzeaz gain, joerak eta adibideak aztertuko dira.
Hiru kasu praktiko ere ezagutuko dira: Jone Bengoa ilustratzailea, Berria egunkariko internet saileko buru den Jon Ordoñez eta azken Zinemaldiko edizioko community manager Estitxu Zabala.
Bertaratzeko interesa dutenek izen-ematea www.nortasunasarean.eus web-orriaren bitartez egin beharko dute. Partehartzea doakoa izango da.
Deja un comentario