Bonokulturaren kanpaina berria abenduaren 4an jarriko da berriro ere martxan, eta horretarako, bihar, ahaldunen kontseiluan onartuko diren 85.000 euro bideratuko ditu Aldundiak. Horrela jakinarazi dute Denis Itxaso kultura ahaldunak eta María José Telleria kultura zuzendariak gaur goizean.
Bi motatako bonoak egongo dira: bata materialak erosteko, hala nola, euskarazko liburuak, diskak eta DVDak; eta bestea, beste edozein hizkuntzatako materiala erosteko. Aldundiak 8.854 bono jarriko ditu guztira herritarren eskura: 3.542 euskarazko produktuetarako, eta 5.312 beste hizkuntzetarako. Izan ere, aurreko bi edizioetan, gaztelerazko bonoak oso arin agortu ziren. Gaztelerazko produktuetarako bonoak gehiago direnez, deskontua baxuagoa izango da. Bi kasuetan 20 euro kostatuko da bonoa, baina euskarazko materiala erosteko deskontua 12 eurokoa izango da, eta gaztelerazko produktuetarako 8 eurokoa. Bonoak urtarrilaren 5era arte erabili ahal izango dira, eta kanpaina honekin bat egin eta liburuak, edozein formatutako musika eta pelikulak saltzen dituzten saltokietan eskuratu ahal izango dira.
Bonokultura kanpaina abenduaren 4an hasiko da
Bonokulturaren kanpaina berria abenduaren 4an jarriko da berriro ere martxan, eta horretarako, bihar, ahaldunen kontseiluan onartuko diren 85.000 euro bideratuko
Foto: Diputación
Temas: diputacion
Deja un comentario