Inicio » Secciones » Deportes » Bizibidaia familiak txirrindarekin bidaiatzeko irla aproposenak aurkezten ditu bihar Kalapien

Bizibidaia familiak txirrindarekin bidaiatzeko irla aproposenak aurkezten ditu bihar Kalapien

Norbaitek eguneroko bizitza uzteko eta pedalei eragiteko arriskuan ikusten badu bere burua, hobe ez dadila joan bihar Kalapie elkarteak antolatu

Irudia. Bizibidaia.

Norbaitek eguneroko bizitza uzteko eta pedalei eragiteko arriskuan ikusten badu bere burua, hobe ez dadila joan bihar Kalapie elkarteak antolatu duen hitzordura. Bere egoitzean (Donostiako Iparragirre Kalea, 8) itxura ona daukan hitzaldi bat gertatuko da: bi gurpilen gainean bidaia ugari egin dituen Bizibidaia familia donostiarrak bere azken ikus-entzunezko lana aurkeztuko du, ‘Islas para viajar en bici’. 19.30tan hasiko da, eta sarrera librea da, edukiera bete arte.

Rosa, Mikel eta beraien bi seme-alabek osatzen dute Bizibidaia laukotea. Helduen txirridaren gainean egindako oporretako bidaiak 1996an hasi ziren, eta familia hazi zen arren ez zuten ohitura hori galdu. Hasieran, norakoak topikoagoak ziren, geroago bitxiagoak bihurtu dira.

“Uharteak txirrindarekin bidaiatzeko leku aproposak dira ere”, dio familiak. “Gure bidaietan, nahita edo nahi gabe, zenbait irla ezagutu ditugu”, eta lanean edertasun hori erakutsi nahi dute. Horietako zenbait: Islandia, Singapur, Kuba, Zeelanda Berria, Gore (Senegal), Ko Phi Phi Don (Thailandia), Galapagoak…

Anfitrioiari dagokionez, Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkartea 1989 urtean jaio zen, eta bere webgunean irabazi-asmorik gabeko taldea dela jakinarazten du. Bizikletaren erabilera hirietan zabaltzeko sortu zen, baita ziklisten segurtasuna eta mugikortasun jasangarria defendatzeko ere. Ibilaldiak, ikastaroak, hitzaldiak… antolatzen dituzte.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa