Inicio » Idiomas » Euskera » Bizi martxa Pobreziaren Nazioarteko Eguna dela eta

Bizi martxa Pobreziaren Nazioarteko Eguna dela eta

Bizi martxa aldarrikatzailea ospatuko da larunbatean pobreziaren eta esklusioaren aurka Pobreziaren Nazioarteko Eguna datorren asteazkenean, hilaren 17an, ofizialki izango dela

Bizi martxa aldarrikatzailea ospatuko da larunbatean pobreziaren eta esklusioaren aurka Pobreziaren Nazioarteko Eguna datorren asteazkenean, hilaren 17an, ofizialki izango dela aprobetxatuz. Donostiako Pobrezia Zero plataformak aste osoan zehar antolatuko dituen ekintza ezberdinetara parte hartzeko gonbidapena luzatu die hiritarrei.

Pobrezia Zerok azpimarratu nahi duena zera da, aurten Giza Eskubideen Itun Unibertsalak 70 urte betetzen dituela baina, aldi berean, “milioika pertsonek bizitza berri baten bila abiatu behar dute, pobrezia, gerrate, gatazka politiko zein ezbehar naturaletatik ihes egiten”.

Aldaketa klimatikoaren ondorioak larriak dira. Gaur egun migrazioen lehen arrazoia bilakatu da. “64 milioi pertsonek euren etxebizitzak utzi egin behar izan dituzte aldaketa klimatikoarengatik edo ingurumenarekin erlazionatutako ondorio latzengatik; hots, tenperaturen igoera handia, uholdeak, desertizazioa, kontaminazioa, azkenaldian edonon gertatzen ari diren hondamendiak…


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete