2021ean antolatu zuten Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak Bilintxen Menda izeneko bertso hamabostaldia, Bilintx bertsolari handiaren jaiotzaren 190. urtemugarenkarietara.
Beste ardatz baten gainean, baina helburu eta borondate berbera dakar bigarren honekere: Donostiak historikoki bertso-plaza gisa izan duen garrantzia aldarrikatu, bertsozaleei gozatzeko paradak eskaini eta bertsogintzaren zenbait erpini buruzko gogoeta egin.
Oraingoan, antolakuntzara San Telmo Museoa ere batuta, txapelketa izango da aurten gojardunaldien ardatz, eta Imanol Larzabal Aretoan ,Antzoki Zaharrean, Ernest Lluch K.E.n eta San Telmo Museoan egingo diren lau saioek osatzen dute programa. Horietako bik ordaindutako sarrera dute eta beste bietan sarrera librea izango da aretoa bete arte.
Saioak
Txapeldunen bertso saioa Apirilak 19, 19:30, Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz) 5 € Sarrerak,
Bost dira Txapelketa Nagusia irabazia dutenen artetik bizirik segitzen duten bertsolariak. Xabier Amurizak aspaldixko utzi zituen plazak, gainerakoek sasoi betean jarraitzen dute eta Donostiankantatuko dute. Bertsolariak: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Amets Artzallus, Maialen Lujanbio. Gai-jartzailea: Ainhoa Larretxea
Ego eta hego: txapelketako edukiei begiratu bat txalodependentziaren ikuspegitik Jon Sarasua Hitzaldia Apirilak 24, 19:00, Ernest Lluch K.E.Sarrera librea aretoa bete arte
Jon Sarasua bertsolari handia da. Plazetatik kanpo bada ere, bertsolaritzarekin lotuta segitzen du,eta haren begirada zoliak eta arrazoiketa sakonak beti sortzen dituzte gogoetarako printzak.Txapelketez eta bertsolariez arituko da Donostiako bertso hamabostaldian,Xabier Euzkitzekaurkeztuko duen saioan
Bertsolari Txapelketen antologia kantatuaHitzaldi musikatua Apirilak 28, 19:00, Antzoki Zaharra 5 €
1935etik 1967ra bitarteko Bertsolari Txapelketa Nagusietan zeharreko bidaia bat, gaur egungo bostbertsolariren ahots eta begiradetatik egina. Bertsolari Txapelketa bakoitzak bere garaiko gai,ikuspegi eta ahotsak bildu ohi ditu. Emanaldi honetan garai bakoitzean kantatzen zenaren eta gauregun kantatuko litzatekeenaren arteko ispilu-joko bat osatuko dute Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Unai Agirre, Nerea Ibartzabal eta Aner Euzkitze bertsolariek,Gari OtamendietaIxakArrutiren musikak lagunduta. Aizpea Goenaga arituko da aurkezle lanean.
Gai-jartzailetzaren bilakaera Mahai-ingurua Maiatzak 2, 19:00, San Telmo Museoa Sarrera librea
Bertsolaritzak ez du aldatu eta moldatu gabeko alorrik. Gaiak landu eta jartzeko moduek erebilakaera ukaezina izan dute. Hiru belaunalditako gai-jartzaileak izango ditugu, garaian garaiko gai-jartze moduez eta ikuspegiez solasean.Joxemari Iriondo,Laxaro AzkuneetaMaite Berriozabalizango dira solaskideak,Xabier Euzkitzek gidatutako saioan.
Sarrerak martxoak 26 jarriko dira salgai, 11:30etik aurrera, donostiakultura.eus webgunean, Victoria Eugenia Antzokia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta Lugaritz Kultur Etxean.
Deja un comentario